GENERAL
- Nola sar gaitezke My Way-n?Aplikazioa Apple Storetik (iOS gailuak) edo Google Playtik (Android gailuak) bila eta deskarga dezakezue. P&P and B&B by Kids&Us / Animal Planet by Kids&Us / Fairy Tales by Kids&Us izenarekin aurkituko duzue. My Way gailu mugikor batean, tableta batean edo mahaigaineko bertsioan erabil daiteke ordenagailu eramangarri edo mahai gaineko ordenagailu batetik. Tabletan erabiltzea gomendatzen dugu batez ere, edo ukipen-ordenagailuan; izan ere, askotan, adinotako ikasleak ez dira oso trebeak izaten saguarekin, baina ondo moldatzen dira ukipen-pantailekin. Aplikazioa ingelesez erakutsiko da beti, zuen seme-alaben curriculum-hizkuntza den aldetik.
- Ba al dago Android eta iOS gailuek bete beharreko baldintza teknikorik?Honako hauek dira baldintzak: Android / Huawei gailuetarako : beharrezkoa da gailuaren fabrikatzaileak argitaratutako azken eguneratzea izatea gailuak. iOS gailuetarako: gailuak iOS 15 bertsioa izan behar du instalatuta, Apple Storen zehazten den bezala.
- Gailuen bertsio onartuak:iOS: 15 edo berriagoa iPadOS: 15 edo berriagoa Android: 10 edo handiagoa Huawei: 10 edo handiagoa MacOS: 12 edo berriagoa Windows: 11
- Zer eskakizun tekniko ditu aplikazioak?My Way-k hauek behar ditu, instalatzeko eta errendimendu optimoa izateko: Interneterako sarbidea egonkorra izatea. Sistema eragilearen bertsioa hauetako bat izatea: Android 10 edo berriagoa, iOS 15.0 edo berriagoa, Windows 11, edo MacOS 12, Huawei 10 edo berriagoa. Mikrofonoaren baimenak aktibatuta egotea. Baimen horiek aplikazioa instalatzean edo lehen aldiz abiaraztean eskatzen dira, eta edozein momentutan alda daitezke gailuaren ezarpenetan. Ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatua eskaintzeko erabiltzen ditu aplikazioak baimen horiek, ikasle bakoitzaren testuinguru eta lehentasunetara egokitzeko.
- Nola instala dezakegu aplikazioa gure eskualdean eskuragarri ez badago?My Way aplikazioa Kids&Us dagoen herrialdeetan dago eskuragarri. Gorabehera hori konpontzeko modu bat hau izan daiteke: - Eguneratu Google edo Apple kontuaren informazioa; horrela, bat etorriko da zuen uneko eskualdearekin. - Beste arrazoi bat izan daiteke gailua oso zaharra izatea eta, beraz, haren sistema eragileak aplikazioa instalatzen ez uztea. Kasu horretan, aplikazioa beste gailu batean probatzea edo desktop formatuan erabiltzea gomendatzen dizuegu.
- Kredentzialak sartzean, «Failed login» errorea agertzen da.Kredentzialak egiaztatzea gomendatzen dugu, tekleatzean eskuzko errorea gertatu ahal izan delako. Errorea oraindik agertzen bada, My Kids aplikaziotik sarbide-kredentzialak berrezartzea eska dezakezue.
- Aplikazioa hainbat gailutan erabil dezakegu?Aplikazioa hainbat gailutan instala dezakezue, baina ezin duzue denetan aldi berean erabili. Hau da, aplikazioa gailu mugikor batean eta tableta batean instalatuta eduki ahal izango duzuen arren, ezin izango duzue My Way bi gailuetan aldi berean erabili erabiltzaile berarekin. Beraz, aukera izango duzue audioak telefono mugikorrean entzuteko, goizean, eta jarduerak egiteko tableta erabiltzeko, arratsaldetan, esate baterako.
- Web-bertsioan sar gaitezke?My Way desktop-bertsioan erabil daiteke («mahai gainekoa» ere esaten zaio). Aplikazioa ordenagailuan instala daiteke, eta Microsoft Windows sistema eragilearekin zuzenean exekuta daiteke.
- Konexiorik gabe edo offline lan egin dezakegu?My Way Interneterako sarbidearekin bakarrik erabil daiteke, hau da, online. Izan ere, denbora errealean erregistratu behar ditugu jardueren emaitzak. Emaitza horiek nolakoak diren, sistemak jakingo du jarraian zer jarduera proposatu behar duen. Bestalde, ikasleak Ki-botarekin (irakasleak My Way-n irudikatzen dituen elkarrizketa-agentea) interakzioan dagoenean emango dituen erantzunak ere denbora errealean erregistratu behar dira. Horrela, ikaslearen motibazio mailaren berri izango dugu, eta, zer-nolakoa den bere motibazioa, ekintza batzuk edo beste batzuk gomendatuko zaizkio.
- Nola ateratzen gara aplikaziotik?Aplikaziotik irten nahi izanez gero, pantaila nagusira joan behar duzue eta, Settings ataletik edo ikaslearen profiletik, ezkerreko eta goiko aldean, My Way-tik irteteko aukera aurkituko duzue (LOG OUT).
- Zein aplikazio erabiltzen dute ikasleek eta zein familiek?My Way Animal Planet ikastaroko ikasleentzako aplikazioa da, eta ikaslearen kredentzialekin bakarrik sar daiteke hara. My Kids familientzako aplikazioa da, eta amaren, aitaren edo tutorearen kredentzialekin sar daiteke hara. My Kids aplikazioan, zentroaren informazio operatiboa kontsulta dezakezue, zuen haurraren jarraipena egiteko. Gainera, My Way-rekin lotutako berariazko atal bat dago, eta, horretan, hauek aurkituko dituzue: - Ikaskuntzaren jarraipena egiteko panelak: zuen haurrak My Way-n egin duen aurrerapena ikusteko. - My Way-ren euskarri teknikoaren telefono-zenbakia. - My Way-ren gertakarien berri emateko formularioa. - «Nire gertakariak» atala: irekita dituzuen telefono edo formulario bidezko gertakari guztien laburpen-panela. - Zuen haurrak My Way-n duen pasahitza aldatzeko prozesua. - Maiz egiten diren galderen atala: My Way-ri buruzko galderak eta erantzunak.
- Aplikazioaren soinua desaktiba dezakegu?Pantaila gehienen ezkerraldean, goiko aldean, aplikazioaren ezarpenen atala aurkituko dugu (Settings). Horretatik aplikazioaren bigarren mailako soinuak aktibatu edo desaktibatu ahal izango ditugu. Ekintza horrek atzeko soinuak edo efektuak isilaraziko ditu, baina ez ditu isilaraziko jarduerak egiteko beharrezkoak diren audioak, ez eta misioetan zehar aurkituko ditugun eta ikasleek testuinguru gisa balia ditzaketen sarrera-audioak ere.
- Nola funtzionatzen dute jardueren audio-jarraibideek?Kontuan hartu behar da, jarduerak egiteko, lehenik eta behin jarraibideak osorik entzun behar direla. Jardueren enuntziatuak edo aurkezpenak laburrak dira, baina, jarduera aurkezpena amaitu aurretik egiten saiatuz gero, litekeena da ez funtzionatzea, eta behin eta berriz klik egiteak jarduerak errorea ematea eragin dezake.
- Ez da audioa erreproduzitzen gailuan.Gailuaren ezarpenak egiaztatzea gomendatzen dugu, honako ekintza hauen bitartez: - Ziurtatu gailua ez dagoela isilik eta bolumena altu dagoela. - Egiaztatu Bluetoothera konektatutako gailurik badagoen, eta deskonektatu, audioa erabiltzen ari den gailutik zuzenean probatzeko. - Egiaztatu gailuak iOS 15 bertsioa edo Androiden azken bertsioa instalatuta duela. - Berrabiarazi gailua, softwareari loturiko aldi baterako arazoak konpontzeko. Berrabiarazteak nahikoa izan beharko luke eta ez litzateke aplikazioa berrinstalatu beharko.
- Jarduera batzuetan bozgorailu bat agertzen da, baina ez da audioa entzuten.Bozgorailuaren ikonoa pantailan duten jarduerek ikaslearen ekintza bat eskatzen dute. Hau da, audioa entzuteko, klik bakar bat egin beharko da dagokion ikonoaren gainean. Horri esker, ikasle bakoitzak bere erritmoan egin ahalko du jarduera.
- Nola funtzionatzen du mikrofonoak?Mikrofonoa aktibatzeko, klik bakar bat egin beharko da dagokion ikonoaren gainean. Grabazioa gelditu egiten da ikono berean klik egiten denean edo, bestela, aurrez zehaztutako segundo batzuen ondoren. Zenbait jardueratan, Start hitza ager daiteke ikonoaren ondoan, eta Stop bihurtuko da, grabatzen ari den bitartean.
- Pantaila blokeatu egiten da mikrofonoa aktibatzen dugunean.Mikrofonoa behin klik egindakoan aktibatzen da. Behin baino gehiagotan klik eginez gero, pantaila blokeatu egin daiteke eta, hortaz, jarduera berrabiarazi beharko duzue.
- Nola aplikatzen da adimen artifiziala My Way-n?My Way-n, ingelesa ikastea ziurtatzen duten alderdiak mantentzeko eta sustatzeko teknologia erabiltzen dugu, zentzuz erabili ere. Teknologiari esker, are gehiago pertsonalizatuko dugu esperientzia, eta informazio objektiboa izango dugu ikasleei eta familiei ikaskuntza-prozesuan hobeto laguntzeko, ondo funtsatutako erabakiak hartzeko edo aholkularitza akademiko askoz ere zehatzagoa eskaintzeko. Lehenik eta behin, teknologiari esker, ikasle bakoitzari bere ikaskuntza-ibilbide pertsonalizatua eskain diezaiokegu. Tresna digitalek eskaintzen dizkiguten datu objektiboak ikaskuntza-prozesu indibidualera hobekien egokitzen diren edukiak, denbora, jarduera-motak eskaintzeko erabili nahi ditugu. Modu horretan, gai izango gara gure ikasleei laguntzeko helburuak naturaltasunez, errespetuz, zentzuz eta, batez ere, arrakastarako bermez betetzen. Bigarrenik, teknologiarekin, ikasleen esperientzia ere hobetzen dugu, helburu pedagogikoa duen gamifikazioaren bidez. Ezagutzak eskuratzeko jolasek ikasleak motibatzen dituzte, eta beren burua gainditzera eta ikasten jarraitzera bultzatzen dituzte.
- Zer helbururekin erabiltzen da teknologia My Way-n?Teknologiarekin, ingelesa naturaltasunez ikastea sustatzen jarraitzen dugu, adimen artifizialari eta Text-to-Speech (TTS) eta Speech-to-Text (STT) teknologiei esker: Microsoft OpenAI-ren Chat GPT ikasleek My Way-n duten portaera ebaluatzeko eta analizatzeko sistemak entrenatzeko. Horrela, ikaslea aplikazioarekin interakzioan dabilen bitartean (egiten dituen jarduerak, Ki-botari ematen dizkion erantzunak, erabilera-denbora, maiz bisitatzen dituen atalak, eta abar), ahalik eta gehien pertsonaliza dezakegu ikaskuntza-esperientzia. Alegia, jardueren maila lortutako puntuazioan oinarrituta egokitzeaz gain, motibazio handieneko unean balia ditzakegu zailagoak egiten zaizkion horiek proposatzeko. Edo, kontrakoa, ikasleari zeregin bat oso zaila egiten zaion eta, beraz, frustrazio-puntu batean egonik, jarduera mota aldatu behar dugun identifika dezakegu, esperientzia birbideratzeko eta emaitzei dagokienez efektiboa eta motibazio mailari dagokionez optimoa izan dadin lortzeko. Text-to-Speech (TTS): teknologia hori erabiltzen dugu testu idatziak ahozko hizkuntza natural bihurtzeko eta gure ikasleek entzuten dituzten ahotsak eta azentuak aberasteko, bai ikaskuntza-jardueretan, bai Ki-botarekin ezartzen duen interakzioan. Speech-to-Text (STT): My Way-k ahots-ezagutzea du, STT teknologia (ahotsa grabatzea eskatzen duten jardueretan ikasleak esaten duena transkribatzen du) eta adimen artifizialak ekoitzitako hizkuntzari buruz egiten duen azterketa eta ebaluazioa konbinatuz. Hori guztia pertsona batek ikuskatuta egiten da beti, zorroztasun handiz, eta hizkuntzen ikaskuntzaren arloko adituek (horiek ere gizakiak) ezarritako irizpideei jarraituz.
- Kezkatuta gaude pantailen aurrean ematen duten denborarekin eta teknologiaren erabilerarekin.My Way Kids&Us-ek garatu duen hezkuntza-plataforma bat da, eta segurtasun-neurri guztiak betetzen ditu. Edukia, erabiltzaileen arteko interakzioak eta pantailen aurreko denbora kontrolatuta daude. My Way ez da bideojoko bat edo sare sozial bat; beraz, haren helburua ez da pantailak pasatzea, mailak gainditzea edo puntu edo sari asko lortzea besterik gabe. Gamifikazioa badago, jakina, baina helburu bat du; ez da besterik gabe jolasten. Jolasa eta sariak ikaskuntza estimulatzeko eta aintzatespena eta aurreratzen duen sentsazioa emateko bidea dira. Ikaste-prozesuan arrakasta lortzeko ezinbesteko motibazio-faktoreak dira horiek azken batean. Gainera, askotan, enpatia eta elkarlaneko ikaskuntza sustatzen ditu, eta helburu komun bat lortzeko banakako ahalegina nahiz taldeko lana saritzen ditu. Beraz, teknologia erabiltzen dugu ikasleari bere beharretara egokitutako esperientzia bat eman nahi diogulako. Teknologiari esker, aurrera egin daiteke, ikaskuntza pertsonalizatuta, eta ikasle bakoitzari eboluzionatzen lagunduko dion errezeta indibiduala eman dakioke. Azkenik, My Way espazio seguru eta kontrolatua da. Batetik, asteko ordubeteko denbora-muga dago My Place atalean, hots, jolas-espazio osagarrian. Bestalde, ikasleak ezin dira modu irekian eta kontrolik gabe interakzioan egon. Ikaskideen aurrerapena ikus dezake, eta abatarren osagarriak trukatu eta, beste behin ere, hori egiten dugu saiatua izateagatik lortutako lorpenei lotutako lehiakortasun ona sustatzeko. Azken batean, My Way Kids&Us-ek sortu du Kids&Us-erako, Massachusettseko Teknologia Institutuari (MIT) lotutako profesionalen talde batekin lankidetza estuan, eta AEBko Harvard Unibertsitateko eta Ipar-ekialdeko Unibertsitateko etikaren arloko liderren eta Interpoleko eta Microsofteko etikaren arloko aholkularien aholkularitza izan du.
- Nola egin dezakegu jarraipena familiek?My Kids aplikazioan, hots, zentroaren eta familien arteko komunikaziorako aplikazioan, informazio-panel edo dashboard batzuk izango dituzue. Horietan, My Way-ko jarduerarekin lotutako datuak bilduko dira, zuen seme-alabaren ikaskuntza-prozesua arin eta azkar jarraitu ahal izateko. Zehazki, hiru modu daude: 1. Gai hauei buruzko ikuspegi orokorra, asteko laburpen gisa: 2. Egiten ari diren misioko aurrerapenaren ikuspegia eta erronka edo misio bakoitzean lantzen den ikaskuntza-helburuaren batez besteko balorazio kualitatiboa. 3. Denbora aktiboaren ikuspegia, astekoa (azken 7 egunak) edo hilekoa.
- Zer esan nahi dute ikaskuntza-helburuetan, informazio-paneletako misioen barruan, agertzen diren aurpegiek?Misioen ikaskuntza-helburuak kalifikatzeko hiru kategoria daude. Ikasleak egiten dituen jardueren batezbestekoaren emaitza dira kalifikazioak, eta horiek oinarri hartuta lantzen da erronka bakoitzaren berariazko helburua. :D = Excellent (Bikain) :) = Good (Ongi) :| = Working towards target (Barneratze-prozesuan)
- Zentroak ere izango du informazio hori?Informazio hori zentroko ekipoetan ere egongo da eskuragarri, baina hedatuta. Zentroko irakasleek eta zuzendariek informazio-panel batzuk izango dituzte, ikasleek My Way-n egiten duten jarduera ikusteko, bai eta ikastaroan lantzen diren trebetasunen helburuei eta errendimenduari buruzko informazioa duten beste panel batzuk ere.
- Nola izan dezakegu My Kids-en duguna baino informazio gehiago?Hiruhileko txostenek atal berri bat izango dute, ikasle bakoitzak My Way-ren mundu digitalean egiten duen lanari eta errendimenduari buruzkoa. Hemen, irakasleek My Way-n egindako lanari buruzko alderdi garrantzitsuenen iruzkin kualitatiboak idatziko dituzte.
- Chromebook gailu bat daukagu eta ezin dugu aplikazioa instalatu. Zer egin dezakegu?Chromebook gailuek sistema eragile espezifiko bat erailtzen dute, Chrome OS, Android, Windows edo iOS-ek erabiltzen dutena ez bezalakoa. Horregatik, aplikazio-dendetan dauden aplikazio guztiak ez dira bateragarriak sistema horrekin. Chromebook-ak web-inguruneetan lan egiteko diseinatuta daude eta My Way aplikazio-formatuan bakarrik dago. Irtenbide gisa, gailu alternatibo bat bilatzea gomendatzen dugu –ahal dela, tableta bat–, edo PCaren idazmahai bertsioa erabiltzea, zuen seme-alabek aplikazioarekin lan egin ahal izan dezaten. My Way ingurune berriak ikasleen ikaskuntza-esperientzia biziki aberasten du, gamifikazioaren bitartez ez ezik, baita ibilbide pertsonalizatuen eta ikasgelan lantzen diren edukiekin lotutako eduki digitalen bidez ere. Zuen seme-alaben My Way-ko jardueraren jarraipena egiteko audioa mugikorrean entzuten jarraitu ahal izango duzuela baieztatzen dizuegu; segur aski orain arte egin duzuen bezala, alegia. Aplikazioko jarduerei dagokienez, astearen bukaeran, irakasleek esploratu behar dituzten bospasei elementuak zein diren esaten diete ikasleei. Ikasleak zeregin horiek ordu erdian egiteko gai izan beharko lukete; izan ere, denbora horretan, eginkizuneko jarduerak egiteaz gain, jarduera gehigarri batzuk egiten minutu batzuk eman beharko lituzkete.
- Zer egingo dugu arazo teknikoak baditugu?Aplikazioaren funtzionamenduarekin zerikusia duen edozein gorabehera tekniko izanez gero, My Way-ren euskarri-talde espezifikoarekin harremanetan jar zaitezkete zuzenean. My Kids aplikazioan harremanetan jartzeko zer telefono-zenbakitara dei dezakezuen adierazten da, edo, bestela, zer formulario bete behar duzuen. Arazoa arin eta azkar identifikatu eta konpontzeko, honako informazio hau eman beharko diguzu: - Akatsaren unean erabiltzen ari zineten gailuaren modeloa eta sistema eragilea (Android edo iOS). - Egiten ari zineten ekintzaren edo jardueraren deskribapena (hau da, zer egin behar zenuen). Posible izanez gero, pantaila-argazki bat edo irudi bat erantsi. - Blokeoa gertatu den aplikazioko kokapena (adibidez, karabanaren barruan, hozkailuaren jardueran eta abar).
- Audioaren entzunaldia zergatik ez da behar bezala erregistratzen familiaren dashboardean?Ziurrenik ez delako pista osorik entzun eta, ondorioz, sistemak ez duelako entzunaldia zenbatzen. Garrantzitsua da ikasleek leihoa ez ixtea audioa amaitu baino lehen, eta osorik entzutea. Audioa amaitu ondoren, pantaila desagertu egingo da eta ikasleak abatarrarekin interakzioan egongo ahal izango dira. Audioa amaitu aurretik leihoa ixten badute, segundo batzuk badira ere, sistemak ez du ekintza erregistratuko.
- Nire haurra My Way-ra lehen aldiz sartu denean, errore hau agertzen da pantailan: «Oops! Your parents need to read and accept the terms and conditions they received via email. Please remind them!». Zer egin behar dugu?My Way-ren abantailez gozatzeko, aplikazioa erabiltzeko baldintzak onartu behar dira. Horretarako, baldintzak sinadura digitalaren bidez onartu behar dira (birmatrikula-kontratua sinatzea) edo, familia berria izanez gero, prozesua onartzea zentroak bidaltzen duen kredentzialen gutunean agertzen den estekatik. Laguntza behar baduzue, jarri harremanetan zuen zentroarekin.
- Nire haurra My Way-ra sartzen denean, pantaila beltz bat agertzen da, eta robota lotan dago. Zer esan nahi du horrek?Aplikazioa sarera ongi konektatuta ez dagoenean agertzen da Ki-bota (robota) lotan duen pantaila beltza. Kasu horietan, gomendatzen dizuegu konexioa berrikustea eta jarduerari aplikazioan berriro ekitea.
- The family has downloaded the wrong app. A My Way app has been downloaded but not the one corresponding to the course that your child is taking.An image will appear in My Way with the following message: Looks like this account is linked to another course! This account belongs to another MyWay app. Please download the app for that course. We'll be waiting for you there!
- The student or their family wants to access My Way but does not remember the credentials or uses the family credentials (My Kids) instead of the student's credentials.The student or their family wants to access My Way but does not remember the credentials or uses the family credentials (My Kids) instead of the student's credentials.
- Ahaztu egin dugu pasahitza. Nola eska dezakegu beste bat?Ez baduzue gogoratzen sartzeko pasahitza, My Kids aplikaziotik (familien aplikaziotik) berrezar dezakezue. Hain zuzen ere, okerreko pasahitz bat erregistratzen baduzue My Way-n, My Kids-etik berrezar dezakezuela dioen informazio-pantaila bat agertuko zaizue.

